Ekintzailetza Azoka – Harrobia Ikastola
Abenduaren 18an, Harrobia Ikastolan, Ekintzailetza Azoka ekitaldia egin zen,Ikastolako proiektu ekintzaileei eta bertako ikasleei ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
Ekitaldia Ekin Harrobia taldeak antolatu zuen osorik, plangintza, koordinazioa eta gauzatzea bere gain hartuz. Azokaren tematikaren inguruan aireportu bat osatu zen, eta leloa hau izan zen: “Ekin: zure hegaldia egiteko”.
Ekitaldian Harrobia Ikastolako maila guztietako ikasleek parte hartu zuten, baita” Amets” Bat eta “Gernika Palestina” bezalako ekimenek ere, bakoitzak bere proiektua stand baten bidez aurkeztuz. Helburu nagusia izan zen stand desberdinak publikoari ezagutaraztea, bertaratutakoek proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izan zezaten.
Ekitaldian, halaber, hitzaldiak eta joko-jarduera desberdinak antolatu ziren. Emprendari hitzaldiak izan ziren, Jon Ander boxeolaria, Ekhi Ibarra marketing sektorean eta Arrate Rodriguez ilustratzailea eta diseinatzailea. Jokoak eta jarduerak ere egin ziren, hala nola bingo musikatua, Geoguesser eta Objetuen Azoka.
Azokaren amaieran, Harrobiako komunitatea elkartzeko eta urteari agur esateko ekitaldi berezi bat egin zen.
Agentzia gisa, ekitaldiaren sorrera eta kudeaketa osoa landu genuen, lanak modu eraginkorrean banatuz eta ekitaldiaren garapen egokia bermatuz. Antolaketa-lan horri esker, ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta hori bertaratutakoek bete zituzten ebaluazio-orrietan jasotako balorazio positiboek erakusten dute.

Ekintzailetza azoka

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.