Taberna oso berezia eta pintxoz beteta, Bilboko erdigunean, Zazpikaleetan Bar Esperanza Bilboko Alde Zaharrean aurki daitekeen taberna bitxia dugu, txikia bezain erosoa. Leku bikaina da lagunekin garagardo batzuk hartzeko, kafea eta pintxoa gosaltzeko. Lanera joan aurretik edo asteburuan hanburgesa on bat afaltzeko. Edozein enpresetan bezala, beti dago hobetzeko zerbait. Kasu honetan, taberna denbora gutxi daramanez gehiago ezaguraztea nahi zuten, hau da, bezero gehiago lortzea eta jada daukanak mantentzea.
Lehenengo proposamena egutegi bat egitea izan zen, non lokalaren irudi bat agertuko zen, bere izenarekin, helbidearekin eta telefonoarekin. Mahai-zapi pertsonalizatua eta menuko karta ere proposatu zitzaizkion. Egutegiarena ideia bikaina iruditu zitzaion bezeroei banatzeko, tabernaz haraindi ezagutzera emateko. Beste bi proposizioak ere oso ideia onak iruditu zitzaizkion eta etorkizunean kontuan hartuko zituen. Egutegirako hainbat zirriborro egin ditugu, azkenean onena zein den erabaki arte. Zirriborroez gain, argazkiak atera genituen lokaletik egutegiaren irudirako. Zirriborroak jaso ondoren, osopozik geratu zen.
Guk hainbat gauza ikasi ditugu, taldean lan egiten ikasi dugu, gure ideiak argudiatuz eta gainerako kideenak entzunez, lana askoz errazagoa eginez. Proiektu honi esker, edizio tresnak eta programak hobeto erabiltzen ikasi dugu. Oso pozik geratu gara egindako lanarekin eta ikasitako guztiarekin.
Gure agentziari buruz gehiago jakin nahi? Marketin Solidario ezagutu!