Gure Marketin Solidarioa proiektua abiaraztean, egin genuen lehen gauza datu-base zabal bat egitea izan zen. Bertan, gure bezero potentzial batzuen datuak biltzen ditugu, eta informazio hori guztia Googletik jasotzen dugu, datuak babesteko legea errespetatuz.

Salmenta-prozesua hasi aurretik, Reach Plusekin jarri ginen harremanetan, harekin elkarrizketa sakon bat egiteko, gure bezero tipoa zela uste baikenuen.

Reach Plus

(Haizea, Borja Fernandez Reach Pluseko agintari nagusiarekin)

Hortik abiatuta, haien egoera, beldurrak eta nahiak hobeto ulertzen jakin genuen.

Handik aste batzuetara, berriro jarri ginen berarekin harremanetan, gure zerbitzuak eskaintzeko. Bigarren bilera bat hitzartu genuen, eta, bertan, bere arazoak konpontzeko irtenbideak proposatu genizkion. Horrez gain, gure proiektua eta kausa soziala sakon azaldu genion, bildutako diru guztia «hodei eta Ilargi» elkarteari ematea.

Borja bere bezeroekin konforme zegoela ondorioztatu genuen, eta, beraz, ez zuela arazo handirik. Gainera, ez zuen bezero bilatzeko beharrik, hain publiko zehatzari zuzentzen baitzaio, non guztiak bere kabuz iristen baitzaizkio, ez baitu lehiakiderik. Horregatik ez zuen inoiz pentsatu Marketinean eta Publizitatean inbertitzea.

Marketina bezero berriak bilatzean ez ezik, fidelizatzean eta zenbat eta leku gehiagotan presentzia izatean datzala ikusarazi ondoren, hobekuntza hauek egitea erabaki genuen:
– Irudi korporatiboa eguneratzea.
– Sare sozialetan duen presentzia handitzea, bereziki LinkedIn-en.
– Mailchimp txantiloi batzuk sortzea.

Hiru aste pasa ondoren Borjarekin bildu ginen berriro, gure proposamenak erakusteko eta gure lanaren emaitzak emateko. Emaitzekin pozik gelditu zen, orain Mailchimp txantiloi pertsonalizatua du bere Newsletter-ako, presentzia LinkedIn-en enpresa moduan, sare handiena kudeatzeko eta kontaktu berriak sortzeko eta irudi korporatibo eguneratuagoa. Guk ikasi genuen nola lan egiten den gure sektorean benetako bezero batekin eta, aldi berean, 20€ bildu genituen «Hodeilargi» elkartearentzat.