Orain dela bi aste Harrobia ikastolak irratiko Faktoria programarekin kolaborazio bat egin zuen. Kalean izan zen Mariaren Bihotza plazan. Bi ikasle eta irakasle batek parte hartu zuten eta publiko bezala ikastolako hainbat ikasle eta irakasle zeuden. Gonbidatu bakoitzaren elkarrizketa gai desberdin bati buruz zen.
Marketin eta publizitateko arlotik, Yaiza García goi mailako bigarren kurtsoko ikaslea joan zen, “MKT Blai” ekitaldiaren bigarren edizioari buruz hitz egiteko. ETHAZI metodologiarengatik ekitaldi hau erronka bezala hartu dute ikasleok. Bigarren edizio honen data azaroak 14 izan da, Urretxindorrako 48 ikaslea etortzea lortu dute eta lan asko egin hondoren dena prestatuta dago ekitaldia egiteko.
Ekitaldi honetan marketin eta publizitateko lehenengo mailako ikasleak ere parte hartu dute, grabaketak egin dituzte eta egindako grabaketa guztiekin bideo batzuk editatuko dituzte guztiok ekitaldia ikus ahal izateko. Helburua parte hartzaileak marketinean murgiltzea da, honetarako hainbat ekintzak egin dituzte lan talde moduan, ikastolaren metodologia bultzatuz.
Beste aldetik, Egoitz Iturrioz Sistema mikroinformatikoa eta sareko erdi mailako ikaslea FP dualeko programari buruz hitz egin du eta kontatu du nola Asti Leku ikastolan, hilabete batzuetako kontratua lortu duen programa honi ezker. Horrez gain, dualaren eguneroko esperientziak eta zailtasunak kontatu zituen.
Amaitzeko, Nagore Susial irakaslea, Harrobia Ikastola aurkeztu zuen eta kontatu zuen zer nolako erlazioa daukan ikastolak auzoarekin.
Irrati saioari bukaera emateko talde bat gonbidatu zuten bere disko berria aurkezteko eta pare bat abesti eskaini zuten entzuleei.