Lehenengo mailako Marketin eta Publizitate eta Kiroleko Goi mailako zikloko ikasleak Chano Jimenez-ek emandako hitzaldira joan dira, Bilbon ospatua. Ponentea kirol marketinean aditua da eta kontzeptu berri asko aipatu ditu.

Hitzaldia marketinaren eta kirolaren inguruan izan da, eta ikasleek eskertu dute Chanok dituen ezagupen guztien inguruan hausnarketa entzutea. Hitzaldian zehar mamia gimnasioetan enfokatua egon da, baina bukaeran marketin digitalaren inguruan ere azalpenak eman ditu.

Azkenik, gimnasioen arduradunei aholkuak eman dizkie. 30 urteko esperientzia du sektore barruan eta lau liburu idatzi ditu. Ekonomian doktorea, Europan zehar egon da ikerketa desberdinak egiten eta baita mundu osoko gimnasio desberdinen webguneak analizatu ditu. Azken ikerketa honetatik, “Top 20 world fitness web” ikerketa publikatu du, non gimnasioak hiru multzoetan sailkatu dituen eta horrenarabera, ondorio desberdinak atera ditu.

Egilea: Ianire Garcia