Publikatuta: Oier Ruiz
Azaroaren 23an eta 24an, Harrobiako Zuriñe, Txabi eta Jon, Donostian izan dira Osatzen, Familiako eta Komunitateko Medikuen Elkartearen, kongresuan komunikazio-lanak kudeatzen.
Kongresuan gaixoei ematen zaien arretari buruzko saioak eta tailerrak izan dira egoiliar eta Medikuntzako ikasleei zuzenduta.
Harrobiako kideak prentsa-deialdiak eta oharrak egiten ibili dira; oso esperientzia baliagarria batez ere Marketina zikloko ikaslea den Jonentzat soslai profesionalean murgiltzeko.