Txaber Albertos naiz eta Harrobia Ikastolan marketin eta publizitateko ikaslea naiz. Prarktikak egiten ari naiz Sarintelen garapenerako behar den teknikaria bezala, informatika denda batean. Dendan, produktu informatikoak saldu, erreparazio informatikoak egin, web-etako diseinuak egin eta informatikari buruzko ikastaroak egiten dituzte.
Hasieran informatikari buruz ez nekien ia ezer eta ikustean hainbat izen arraro niretzat lan egiteko ez zen izan batere erraza, baina denborarekin erritmoa hartu dut eta orain eroso nago egiten dudan lanarekin.
Batez ere Worpress-ekin lan egiten dut produktuak webgunera igo egiten edo produktuak edozein aldaketa izan badu, produktu horren aldaketan jatzen, baina Excelarekin lan egiten dut ere. Honetan produktu guztiak apuntatuta ditu eta ordenatuta ere, horrela aldaketaren bat badago produktu batekin edo produktu berri bat igo egiten badut, momentuan excel horretan apuntatu behar egiten dut, informazio galdu ez izateko eta konturatzeko langile guztiak ze aldaketa motak egin diren, excel horrek ez delako nirea bakarrik, langile guztiak baitute ere. Ez da oso komuna, baina batzuetan publizitate kanpainak egitea ere tokatu zait.
Aipatu behar dut hasiera batean nire ordutegiarekin ez negoela batere pozik ere ez, baina konturatu nahiz horrela direla gauzak lan munduan eta nire gorputza ohitu da, beraz pozik ere. Eta lanari begira, hasieran ez nekien ia ezer produktu informatikoei buruz, baina erritmoa hartu dut eta oso eroso sentitzen naiz lanean.