Harrobia Ikastolako ikasleek Kortabitarte Eraikuntzak enpresarentzat lan egin dute, marketin eta publizitateko zerbitzuak eskainiz.  Joan den hilean, Harrobia Ikastolako marketineko eta publizitateko bigarren urteko ikasleak agentzia gisa hasi ziren lanean. COVID-19aren osasun-larrialdiko egoerarekin sortu zen kaltetutako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko.Kortabitarte SL enpresari egindako bisita txartela

Marketin- eta publizitate-lanak oso merke egiten dituzte, eta irabazitako guztia Hodei eta Ilargi elkartera bideratuko dute. Hainbat bezerorekin lan egin dute, haien artean Kortabitarte Eraikuntzak, Lekeitioko eraikuntza-enpresa ezaguna. Kortabitartek bezero gehiago lortu nahi zituen egiten eta eraberritzen dituzten etxeak eta lokalak saltzeko. Haien beharra zein zen jakin ondoren, lanean hasi ziren proposamenekin, eta, bilera baten ondoren, bisita-txartel bat egitea erabaki zuten, obra horietan interesa duten pertsonei emateko.

Hainbat diseinu egin zituzten bezeroak aukeratu ahal izan zezan, ez baitzuen inolako jarraibiderik eman, urdin eta beltz koloreak erabiltzea besterik ez. Azkenik, Kortabitarte pozik geratu zen emaitzarekin eta egindako zerbitzuaren dirua Hodei eta Ilargiri eman ahal izatearekin.