Inma Animis ile-apaindegiaren jabearekin jarri gara harremanetan. Horretarako, telefonoz deitzea erabaki genion. Esan zigun flyer bat nahi zuela, herritik banatzeko eta ile-apaindegiko atean uzteko. Berak argi utzi zigun koloretsua, deigarria, ulerterraza eta kolore korporatiboa urdina izatea nahi zuela.
Era berera eskaintzen zituzten zerbitzuak eta haien prezioa ere agertzea nahi zuela. Diseinua sortzeko, txantiloi batzuk sortu genietuen. Txantiloiak egin ondoren, flyer-a diseinatzen hasi ginen. Hasieran diseinu asko sortu genituen, baina, azkenean, bi diseinu aukeran eman ziren, eta diseinu horiek bidali genizkion. Diseinuak posta elektronikoz bidali ziren, eta, dei baten bidez, gehien gustatzen zitzaion diseinua lehenengoa zela baieztatu zigun, eskatu zigun guztia biltzen baitzuen. Horrela, eskainitako azken proiektua bukatutzat eman dezakegu.
IKASITAKOA
Talde bezala Ideia txarretatik, ideia handietara eraman gaitzaketela ikasi genuen. Azken finean ideia guztiak ongi etorriak dira beti. Gure agentziari buruz gehiago jakin nahi ? Marketin Solidarioa ezagutu !