Arane fruta-dendarekin jarri ginen harremanetan, eta bilera bat egin genuen Maria Teresarekin, fruta-dendaren jabearekin. Bilera hartan esan zigun fruta-denda ezaguna dela auzoan, baina gehiago zabaldu nahi zuela inguruko bizilagunekin komunikazio gehiago izan ahal izateko.. Guk logoa izatea ondo legokeela azaldu genion, eta jendeak behin logoa ikusten duenerako ezagutu egingo zutela.

Arane fruta dendaren bisita txartela

Arane fruta dendaren bisita txartela

Horrez gain, txartel txiki batzuk egitea erabaki genituen, logoa aurretik eta egutegia atzetik, establezimenduan banatu ahal izateko.. Taldearen lehen bileraren ondoren, hainbat ideia partekatzen hasi ginen. Logoa sortzeko prozeduran, azkenean lau hauek gustatu zitzaizkigun, Arane fruta-denda eta, oro har, fruta-denda gutziak orokorrean irudikatzen zituztelako. Proiektua amaitutzat eman aurretik, hauek izan ziren Maria Teresak aukeratu zituen azken diseinuak, guk buelta batzuk eman eta gero.

IKASITAKOA

Talde bezala Ideia txarretatik, ideia handietara eraman gaitzaketela ikasi genuen. Azken finean ideia guztiak ongi etorriak dira beti. Gure agentziari buruz gehiago jakin nahi ? Marketin Solidarioa ezagutu !