Marketing eta Publizitateko ikasleak Google Analytics, web orri bateko barne estatistikak neurtzeko tresna nagusia, erabiltzen iikasi dute. Web analista enpresek gaur egun gehien eskatzen duten profil profesionaletako bat da eta datuak ateratzeaz, interpretatzeaz eta erabakiak hartzeko informazio baliagarrian bihurtzeaz arduratzen da.
Ikasle batzuk Google analytics ziurtagiria atera dute euren lan aukerak hobetzeko asmoz. Enpresek gero eta gehiago baloratzen dituzte analitika digitala eta Google analytics ezagutza duten profesionalak, azken finean, marketin munduan erabakiak hartzeko datuak interpretatzen jakitea nahitanahiezkoa da.