Harrobiako marketin eta Publizitateko bigarren mailako ikasleek Inbound Marketing ziurtagiria ateratzen ari dira Hubspot plataformaren bitartez. Ziurtagiri hau oso ezaguna da mundu mailan eta marketin digitaleko sektorean geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. 

Inbound marketina edo “sarrerarko marketina”, 2005. urtean sortu zen outbound marketina klasikoaren alternatiba moduan. Publizitate inbaditzailearen bidea alboratzeko jaio zen inbound marketina. Inbound marketina erabiltzaile batekin erosketa prozesuaren hasieran harremanetan jartzean datza eta azken transakziorarte laguntzean datza. Modu honetan, erosketa prozesu bakoitzerako egokia den edukiarekin laguntzen zaie, betiere era atsegin baten.