Lekeitioko Oskarbi taberna, Harrobia Ikastolako ikasleek sortutako Marketin Solidario agentziarekin lanean hasi da hilabete honetan.
Aste honetan, Lekeition, gauzatu da enpresa bien arteko akordioa. Bera, Oskarbiren beharragatik sortu bazen ere Marketin Solidarioa agentziak bazekien nora begiratu behar zuen zerbitzuak eskeintzeko orduan. Marketin Solidarioa enpresa, Harrobia Ikastolako Marketin eta publizitate graduko ikaskideen artean, Covid-19aren garaian osasun emergentzia egoerarekin arduratuta eta beraien hondar alea jarri nahi izan zutelako sortua izan zen. Ekimen honen helburua garai hontako egoera dela eta Bizkaian kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainentzako marketin eta publizitate zerbitzuak eskeintzea da.
“Zure beharrak, gure aukerak” esaldi honekin aurkezten dute ikasleek beraien agentzia.
Hori dela eta, agentzia honek, beraien zerbitzuak 20€ -ren truke eskeintzen dituzte, eta zerbitzuz zerbitzu batzen duten dirua batuz, irabazi denak Hodei eta Ilargi elkarteari doaintzat ematen die.
Bestalde, bien arteko kontaktua, Marketin agentziaren bitartez hasi zen, agentziako kide batek, Oskarbiko jendea ezagutzen bai zuen, Lekeitiora bertaratu ziren eta Oskarbi tabernak Marketineko zerbitzuen beharra nabaritu zuenean, honako hau esanez: “Negozioa hobetzeko ezinbestekoa ikusten dugu ikusgarritasuna, komunikazioaren laguntza, fideltasuna… batik bat, diseinu pertsonalizatuak edo haolako gauzekin. Adibidez, jateko behar diren banakako mantelen diseinu bat, bezeroentzako bisita txartelak sortzea hurrengo batean etorri nahi baldin badute edo beraien lagunei erakutsi nahi baldin badiote. Zuen zerbitzuekin, taberna ahalik eta gehien bistaratzea da.” akordio batera iritsi ziren.
Bien arteko bilera amaitu eta akordioa gauzatu ostean, Marketin Solidarioa agentzia lanean hasi da hilabete honetan Oskarbi tabernari lagundu ahal izateko eta aldi berean laguntza horrekin, Hodei eta Ilargi elkarteari beraien Batten gaixotasun horri bistaratzea eta laguntza eman ahal izateko.