Publikatuta: Enaitz Izagirre
Marketina eta Publizitatea goi mailako zikloko irakasleak @tknika -k antolatutako sormena lantzeko formazioan parte hartzen ari dira: SOR-GIM Sormenezko Pentsamendurako Entrenamendua izenburupean. Formazio honen bidez, Lanbide Heziketako ikasleekin ikuspuntu ezberdinetatik, erronkak garatzeko eta aztertzeko, soluzioak bilatzeko eta soluzio guztien artean balio erantsia dutenak hautatzeko hainbat dinamika lantzen ari dira. Lehenengo
dinamika, Eduard De Bono kapelen dinamika izan da eta sormena landuz gain, ederto pasatu dute! Irakasleok ere beti ikasten!