Publikatuta: Gorka Hernandez
ETHAZI ikas-metodologiaren baitan kokatzen den erronken bidezko irakaskuntzari jarraituz, Marketineko ikasleek beraien lan-sektorearen ikerketa egin dute. Bertan argi geratu denez, sektorean enpresa txikiak nagusi dira, proiektuka egiten dute lan, talde-lanean, lanaren antolamendu malgua izaten dute eta informatika-tresnek berebiziko garrantzia dute. Horrez gain, euskara balioesten dute eta ondo asko ikusi da euskara jakiteak enplegagarritasuna hobetzen duela. Sektoreak etorkizunari esperantzaz begiratzen dio eta gehiago garatuko delako ustea nagusi da. Testu honekin batera ikasleek egindako ikerketaren laburpenak eskuragarri daude infografietan.