Harrobia lanbideko bigarren mailako marketineko ikasleak berdintasunari buruzko hitzaldia izan dute.
Berdintasuna gaur egun oso gai garrantzitsua da, eta hori lortzeko jendea kontzientziatu behar da. Hori dela eta, Urtxintxa eskolako Ane eta Jon Harrobira etorri ziren gai honi buruz marketineko ikasleei hitzaldia ematera. Berdintasunaren puntu asko landu ziren, adibidez soldaten ezberdintasuna edo eraso sexistak. Atal bakoitzean jokoak egin ziren entretenigarria egiteko eta ikas prozesua dibertigarria izateko.
Solasaldia hasi aurretik ikasleak haien artean hobeto ezagutzeko ekintzak egin zituzten, adibidez, ikasleak hitz egin gabe adinaren arabera ordenatu behar ziren lerro batean, txikienetik handienera. Horrela, taldea ezagutzeaz gain, talde-lana landu zuten.
Ondoren, hiru ekintza gehiago egin zituzten. Ekintzarik deigarriena termometro jokoa izan zen. Ordezkariak berdintasunaren gaiari buruzko esaldi bat botatzen zuten, eta ados bazaude eskuinean jesarri behar ziren, eta ados ez bazaude ezkerrean, eta ondoren azaldu zergatik.
Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiegu Aneri eta Joni, berdintasunari buruz emandako hitzaldiagatik.
Asko ikasi eta dibertitu ginen!
Egilea: Adrian Losada