Jon Arbaiza naiz, Marketin eta Publizitatea zikloko ikaslea, eta momentu honetan (artikulua idazten nagoen momentuan, noski) Amaia Ocerinekin nabil nire praktikaldia egiten. Amaia komunikazioan eta euskal kulturan espezializatzen den freelance bat da, eta euskal kulturako zenbait proiektu eta erakundetan murgilduta dago.
Freelance-a izanda, enpresa diferenterekin lan egiteko aukera izan dut, eta, normala den bezala, eginkizun desberdinak egiten nabil: Blogerako artikuluak idatzi, sare sozial desberdinetarako (Twitter, Facebook, Instagram eta Linkedin) copyak sortu, zenbait webgunerako SEOa landu, SocialAds kanpainak sortu, irrati kuñaren bat grabatzeko aukera izan dut…
Horretaz aparte Loraldia festibala barrutik nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dut, eta orokorrean ekitaldi handi baten antolakuntzean (batez ere komunikazio atalean) parte hartzeko aukera izan dut.
Nahiz eta oraindik praktikaldia ez amaitu, segurtasun osoz esan dezaket Amaia Ocerinekin asko ikasi dudala, eta batez ere proiektu diferenteak kudeatzerako momentuan ordena eta plangintza on bat izatea derrigorrezkoa dela. Gainera, eginkizun nahiko diferenteak egiten nabil, eta horrek ere marketin sektorearen munduko txok guztiak (edo asko behintzat) probatzeko aukera eman dit.