Kaixo, nire izena Alvaro Martinez da eta marketin eta publizitateko goi mailako ikaslea naiz. 2. mailan nago eta duela bi hilabete praktikak hasi nituen. Gaur, kontatuko dizuet orain arte bizi dudan esperientzia, praktiketako enpresan (Berrio-Otxoa Ikastetxean).

Lehenengo egunetik,eskaini zidaten lan giroarekin gustura sentitu nintzen. Gainera, praktiketako tutorea (Unitxer)  bulego bat hornitu zidan, hobeto lan egiteko. Gatazka bakarra, bulego horretan pixka bat bakarrik sentitzen nintzela.

Praktikei buruz hitz egiten badugu, nire tutorea (Unitxer) buruzagiaren roll-a zeunak. Baina lana banatzen genuen. Adibidez, post-a sare sozialetara bera igotzen zuen eta niri lan zehatzak bidaltzen zizkida. Gehienetan ematen zidaten lan guztia zuzendaritzako batzordetik ateratzen zen.

Nire eginkizun nagusienak enpresan izan ziren:

  • Merkatu ikerketa bat.
  • Kartelak eta sare sozialetarako post-ak diseinatzea.
  • Argazkiak ateratzea (Camera, croma, iluminazioarekin, etab)
  • Argazkiak editatzea Photoshop-en bitartez.
  • Bideoak editatzea Premieren bitartez.
  • Ekitaldi bat egitea.
  • Publizitate kanpainak egitea, zehazki: batxilergoko eta haur hezkuntzako matrikulazio kanpainak.