Jon Hormaetxebarria naiz,marketing eta publizitateko 2. mailako ikaslea eta Bikain.studio izeneko marketing agentzia batean lan egiten ari naiz. Ofizina hau Gernika-lumon (Bizkaia) dago kokatuta. Enpresa honetan profil ezberdinak daude, gehienak informatikako arlokoak dira eta gutxi batzuk marketineko profila daukate, Nire buruzagia eta nik besterik ez hain zuzen ere.

Enpresa txikia izanik eta marketin profileko gutxi izanik pixka bat “todoterreno´´ izan behar naiz, horrek esan nahi du hainbat eginkizun ezberdin ditudala. Nire lan orduetan tresna ezberdinak erabiltzen ditudaz, haien artean: WordPress, Google tresnak, Adobe paketeko tresnak, Office tresnak … Tresna bakoitzarekin edukia sortzeaz gain editatu egiten dut ere. Adibidez artikulu bat idazten ari banaiz eta irudia ez bada egokia, bai argiztapenarengatik, neurriarengatik edo daukan pisuarengatik photoshop-en bitartez editatu egiten dut. Hala ere gehien erabiltzen dudan tresna wordpress da, hor lan orduetako denbora gehiena inbertitzen dut, batez ere orrialde ezberdinetarako edukia sortzen blogak elikatzeko.

Bikain.studio nahiz eta enpresa txikia izan 14 urte daramatza zabalik, gaur egun hiru frankizia sortu ditu jadanik eta haietako bat atzerrian, Milanen (Italia) hain zuzen ere. Beste bi ofizinak Bartzelonan eta Bilbaon daude, Gernika-Lumon dagoenaz. Azken horretan Gontzal Tamayo jaunak egiten du lan, bera da Bikain.Studioren sortzailea eta beste hiru ofizinak kudeatzen dituenak ere. Enpresa batez ere web orrialdeen sorkuntzan oinarritzen da, hor kokatzen baitira bezero gehienak, ala ere web orrialdeak eguneratu, hobetu eta kudeatu ere egiten ditu. Beste leku batzuetatik ere ateratzen dituztte bezeroak, adibidez haien enpresa publizitatu nahi dutenak, bezero hauei ere bestei bezain arreta eta denbora berdina ematen zaie, bezero denak baitira enpresa honen protagonistak.

Azkenik amaitzeko Eskerrak eman behar dut izan dudan aukerarengatik Bikain.studio enpresan lan egiteko, giroa ezin hobea baita eta horrela lan egiterako orduan askoz ere produktiboagoa naiz. Horrez gain Gontzal Tamayo nire praktiketako buruzagia oso jatorra da eta beti dago prest nire zalantzak argitzeko.