Jon Moreno naiz, “Marketina eta Publizitatea” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz BIOOK Elkartean (Bilbo, Zorrozaurren).
BIOOK irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta zientzia irekiko, herritar zientziako eta zientzia komunitarioko mugimenduen abangoardian dagoena, hezkuntza, gizartea eta ingurumena hobetzen laguntzeko helburua duena. Eskaintza zientifiko-hezitzaile, praktiko eta esperimental zabala sortu dute, gizarte- eta ingurumen-balioetan oinarrituta, edonork zientzia egin dezan.
Nire eginkizunak hauek izan dira:
- Community manager lanak egin ditut, sare sozialen kudeaketa eginez, bai copy-ak zein edukiak sortuz.
- Webgunearen kudeaketa eta edizioa
- Barne artxiboaren kudeaketa eta hobekuntza proposamenak
- Mailing Kanpainen sorkuntza eta kudeaketa
- Dossierren garapena
Egindako lanarekin eta ikasitakoarekin oso pozik nago, horrez gain, ellkartearen lan giroan oso gustura egon naiz. Laburbilduz, esperientzia polita eta baliagarria izan da.