Marketin eta publizitate arloko 21 urteko neska bat naiz. Leire dut izena eta praktikietan nabil Bilbon kokatutako Biook izeneko enpresa batean. Nire enpresa Biook irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta gizarte-berrikuntza bultzatzea du helburu, herritarrek ekoizpen zientifiko-kulturalean parte har dezaten. Do It Yourself Biology mugimenduan eta Herritarren Zientzian oinarritzen da.

Enpresan 15 pertsona egiten dute lan. Adin askotariko pertsonak daude bertan, familia txiki bat bezalakoa dira, oso hurbilak dira haien artean. Oso gustura egiten da lan bertan. Proiektu interesgarri eta berritzaileak dituzte. Tailerrak eskaitzen dituzte ikastetxeei eta BBK-rekin batera proiektu bat dute “BBKopenscience” izenekoa. Horrekin batera ere Vital fundazioarekin ere lan egiten dute.Gainera astero bilera bat egiten dugu google meet bitartez gai eta priektu guztietaz hitz egiteko. Sare Sozialetaz arduratzen naiz enpresan, Instagram Linkedin eta Twitter eramaten ditut. Edukiak sortu eta argitaratzen ditut. Haien artean zientziaren inguruko albisteak, kuriositateak, enpresaren proiektuak eta abar jorratzen ditut. 

Enpresa txiki bat da baina lan bikainak egiten dituzte, potentzial handikoak. Nik pertsonalki eskerrak eman nahi dizkiet enpresako kide bakoitzari arreragatik, tratu onagaitik eta etxean bezala sentiarazteagatik. Onena opa dizuet, eskerrik asko.