Iker Sagarduy naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Biook enpresan (Bilbo, Zorrozaure).

BIOOK irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta zientzia irekiko, herritarren zientziako eta zientzia komunitarioko mugimenduen abangoardian dago, hezkuntza, gizartea eta ingurumena hobetzen laguntzeko helburuarekin.

Egin ditudan eginkizunak hauek izan dira:

  • Community manager lanak egin ditut,  sare sozialen kudeaketa eginez, bai copy-ak zein edukiak sortuz.
  • Webgunearen kudeaketa eta edizioa.
  • Mail kanpainen sorkuntza eta kudeaketa.
  • Dossierren garapena.

Esperientzia ona izan da, lehen egunetik nabaritzen zen lan-giro bikaina. Egin ditudan lanak etorkizunerako balioko didatela ziur nago, hala nola lan-bilereetan parte hartzea edo enpresa baterako dossierrak diseinatzea ere. Oso jarduera interesgarrietan ere parte hartu nuen, eta horregatik eskerrak ematen dizkiot Biook taldeari egin duten guztiagatik.