Kaixo, Elene Gauna naiz eta 23 urte ditut. Marketin eta publizitateko goi-mailako zikloko eta Deusto unibertsitateko ikaslea naiz, eta gaur egun Birziplastic enpresan ari naiz praktikak burutzen.

Marketineko ikasketak hasi aurretik ez nuen oso argi zein norabide hartu nahi nuen; izan ere, unibertsitateko gradua hasi nuen 2017. urtean, baina zoritxarrez bertan ez nintzen behar bezain pozik sentitzen. Hortaz, bestelako aukerak arakatzen hasi nintzen, eta nire nortasun edota gustoetara gehien egokitzen zen gradua aurkitu nuen Harrobia Ikastolan, hain zuzen ere Marketin eta Publizitateko goi-mailako zikloa. Nire burua erronka berri baten aurrean ikusteak ikaratu ninduen, baina kurtsoa hasi bezain laster konturatu nintzen leku egokia zela niretzat eta orotariko ikaspenak jaso izan ditut bertan; bai arlo profesional zein pertsonalean.

Nahiz eta Birziplastic enpresak marketineko sailik ez eduki, komunikazio eta informatika saileko langileekin harremanetan jarri eta lanari ekin genion hasieratik: webgunea eta sare sozialen kudeaketa egingo nuela adostu genuen. Graduan zehar ikasitakoa bertan islatu izan birziplastic logodut, ahalik eta ekarpen onuragarrienak egiteko asmoz. Gainera, enpresa batean nola lan egiten den ikasteko balio izan dit esperientzia honek, jende bikaina ezagutu eta lan giro ezin hobea edukitzeaz gain.

 

Bizipen berdingabea izan da, zorte handia izan dut egokituriko enpresa honetan 🤗

Marketinarekin harremana duten gaiak gustatzen bazaizkizu, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko gradua da zure lekua!