Egoitz Díez naiz, Marketing eta Publizitatea zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz cartonajes lantegi eta biwak enpresetan (Derion).
Hauek dira gehien landu ditudan jarduerak. Sareetarako eduki eta diseinuen plana sortzea, 3 profil dituztenez guztientzat behar dira. Meta ADS kanpaina ere bai, zehazki bi. Baina gehien landu dudana kirol-gehigarrien online denda sortzea izan da.
Nire ustez, gustatu egin zait egin dudan lana, horixe baitzen enpresara sartu aurretik gehien interesatzen zitzaidana. Enpresako giroa nahiko ona izan da eta pertsonalki denek beste bat bezala tratatu naute. Gauza berriak ikasi ditut, adibidez, egiten duzun lana zaila dela lehenengoan primeran geratzea eta gero, teknikoki, prestashop erabiltzea online dendaren konfiguratzaile gisa.