Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz CGBarrios Comunicación enpresan (Bilbo). Nire eginkizunak hauek dira, sare sozialen kudeaketak, hau da, enpresaren bezeroentzako copyak sortu, hileroko egunkariak egin, diseinuak sortu… horrez gain, Bilbao Bizkaia agenda eraman dut, hilabete bakoitzeko edukiak dokumentu baten jartzen nituen eta maketatzera bidaltzen nuen, non maketatzaileak azkenengo bertsioa egiten zuen eta nik zuzentzen nuen faltarik bazegoen edo ez esateko. Azkenengo hilean proiektu polit batekin hasi nintzen baina denbora faltagatik ezin izan dut bukatu, proiektu hau PRISMA webgunea zen, pena bat izan da ez bukatzea, 3 hilabete dira eta guztirako ez du ematen, gainera, prentsa oharrak ere egin eta zuzendu ditut.
Egindako lana asko gustatu zait inolako esperientzia izan dut, CGBarrios enpresa ikaragarria da, giro ederra, lankide paregabeak, hasieratik enpresako bat sentiarazi didate. Ikastolatik ekarritako ezagutzak indartu ditut, beraiei esker asko ikasi dut marketin eta publizitatean eta horretaz gain. Ziur nago oso urrun helduko direla.
Eskerrik Asko CGBarrios!