Kaixo, Nahia Gracia naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta gaur  nire praktikaldiko esperientzia partekatu nahi nuke. Praktikak Eguizábal Puebla Hortza Klinikan egin ditut, Algortan dagoen.

Hasieran ez nuen oso argi zer lan mota egingo nituen, baina oso gustura egon naiz eta oso gustuko izan dut egin dudan guztia. Marketin eta komunikazio lanetan aritu naiz batez ere, eta nire eginkizun nagusietako bat izan da Instagram kontuaren kudeaketa. Edukiak sortu ditut, postak eta reel-ak prestatu ditut.

Horrez gain, artikuluak ere idatzi ditut. Adibidez, aho-higieneak lesio muskularretan izan dezakeen eraginari buruzko artikulu bat egin nuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan horrelako edukia sortzea, jende askok ez dakielako aho osasunak horrelako lotura izan dezakeenik.

Niretzat oso garrantzitsua izan da lan-ingurune profesional batean aritzea. Ikasgelatik kanpo, benetako lan baten egunerokotasuna ezagutzeko aukera izatea. Oso baliagarria izan zait, etorkizunean lan-munduan nola moldatu behar naizen ulertzeko.

Gainera, oso gustura egon naiz lantaldearekin. Beti prest egon dira laguntzeko, zalantzak argitzeko eta nire lana baloratzeko. Giro oso atsegina eta gertukoa egon da, eta horrek lan egiteko gogoa ematen du.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.