Kaixo, ni Lur Iriarte naiz eta Ercisa eventos y servicios enpresan egon naiz 3 hilabetez praktiketan.  

Marketin digitala asko ez landu arren, beste hainbat gauza ikasi ditut, etorkizun batean ziur baliagarriak izango direnak nire lanetan. Ekitaldiak antolatzen egon naiz eta baita ere azafaten prestakuntzak egiten. Ekitaldi bat nola antolatzen den ikasi dudan, lehenengo fasetik azken fasera. Baita ere zerbitzuak egite, excella erabiltzen eta telefonoz dei profesionala edukitzen. 

Lan karga handirik ez dut izan eta ikasi dudan denboraldi bat izan arren, azpirratzekoa da, praktiketako hoberena ezagutu dudan jendea izan dela. Lehenengo momentutik niri laguntzeko prest egon dira eta lankideez gain lagunak bihurtu dira. 

Hemen ikasitakoarekin, easpero dut etorkizun ez oso urrun batean ekitaldi enpresa arrakastatsu batena lanean aritzea.