Julia Estevez San Martin naiz, “Marketina eta Publizitatea” zikloko ikaslea, eta nire praktikak Bilboko Espacio Open enpresan egin ditut. Espacio Open inpaktu positiboa duten proiektu sortzaile eta sozialen ekosistema bat da, Deustuko Erribera auzoko Artiach fabrikan kokatua. Besteak beste, Vintage Bilbao ekitaldia antolatu eta Jardín Secreto Bilbao kafetegia kudeatzen dute.

Nire praktiketan zehar, Espacio Open aldizkaria diseinatzeko aukera izan dut, eta Vintage Bilbaorako promozio-flyerrak banatzen parte hartu dut, Bilboko hainbat hotel, taberna eta dendatan emateko.

Esperientzia positiboa izan da. Egindako lana gustatu zait, bereziki aldizkarirako ideia berritzaileak sortzeko erronka.