Eukene Martin naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta praktikak egiten ari naiz Eurowelt eskolan, Bilboko Santutxu auzoan.

Eurowelt Idiomas gazteen, helduen eta profesionalen hizkuntza-prestakuntzan aritzen da, 1991n ateak ireki zituenetik. Ikasgeletan euskara, ingelesa, alemana, frantsesa, eta gaztelera irakasten dira.

Praktikaldiko hilabete hauetan oso eroso sentitzen ari naiz, bai jasotako tratuarekin bai egiten dudan lanarekin. Tele lana egiten dut egunero, baina zerbait behar izanez gero Marta zuzendariari mezuak bidaltzeko aukera dut.

Enpresa honetan dudan rola, zuzendariaren idazkaria da. Hori dela eta, Eurowelt-en praktikak egiten dauden beste marketineko bi ikasleen nagusitzat nago. Haien lana edukiak sortzea da, beraz, nik lana gainbegiratu behar dut eta behar izatekotan zuzendu. Horregatik, hurrengo hauek izan dira nire eginkizun batzuk:

  • Eduki plana egin.
  • Edukiak proposatu.
  • Post-ak diseinatu.
  • Edukien egutegia sortu.

Aurrekoa kontuan izanda, esperientzia ona bizitzen ari naiz, eta gainera, Eurowelt-en hainbat gauza ikasi ditudala esan dezaket: Lehenik eta behin, norbaiten nagusia izaten. Hasi aurretik jarduera hau txarto egingo nuela pentsatzen nuen, agintzea gustatzen ez zaidalako, baina azkenean pentsatzen nuena baino hobeto egin dut. Jarduera interesgarria da. Bigarrenik, aurrez aurreko kontaktua izan barik lan egitea. Batzuetan astuna izan arren, erronka guztiei aurre egin behar zaie.