Mikel Zufiria naiz, Marketin eta Publizitateko zikloko ikaslea eta formakuntza DUALA egiten ari naiz GaituzSport fundazioan, Bilbon. GaituzSport  inklusioa kirolaren bidez lantzen duen fundazio bat da eta bere helburua gizarte inklusiboa, aniztasuna aintzat hartzen duena, eraikitzea, eta desGAITASUNA dutenen eta ez dutenen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, hots, aukera berdinetan eta mugarik gabe egin ditzaten, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da.

Fundazioan, hasieran, ideia guztiak barneratzea oso garrantzitsua izan zen eta hori da Martak, nire dualako tutorea, egin zuena; lagundu fundazioaren ideia garrantzitsuak barneratzen (infografiak egiten, fundazioaren testuak laburbiltzen eta abar.)

Asteak pasa ahala, gauza gehiago egiten así nintzen, blog-era edukiak igo, testuak itzuli gaztelaniaztik euskarara, ekitaldietara joan, kartelak sortu sare sozialetara igotzeko, bideoak grabatu fundazioak egiten dituen ekintzetan desGAITASUNAK duten pertsonekin sare sozialak elikatzeko, bideoak editatu adobe premier aplikazioarekin, ekitaldiak prestatzen lagundu Martari eta abar.

Oso pozik nago eduki dudan sortearekin nire DUAL-arekin, enpresan giro ezinhobea dagoelako, Marta oso profesional ona delako eta asko ikasi dudalako berarekin, gainera asko guztatzen zait kirola eta errazagoa da arlo horretan lan egitea.

Bukatzeko eskerrak eman nahi dut Harrobia ikastola eta GaituzSport fundazioa eman didaten aukeragatik marketin arloan murgiltzen jarraitzeko.