Eric García naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea, eta praktiketan egiten ari naiz Grupo Campusen enpresan, Bilbon. Enpresa honek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologia berritzailearen eta kirolaren sektorean. Nire eginkizunak hauek dira: Email marketineko estrategia eta diseinua, web-orriaren diseinua, bezero potentzialei buruzko ikerketa komertziala eta datu-bilketa, dei komertzialen gidoiak, enpresari eragiten dioten indarreko legeen ikerketa, blogerako artikuluen sorrera eta lehiaren ikerketa.
Eman zaidan aukerari esker, marketina ikasiz eskuratu ditudan ezagutzak aplikatu ahal izan ditut enpresa batean. Praktiketan eskatu zaidan eskakizunari esker, gehiago ikasi ahal izan dut eta zehaztasun handiagoz lan egiten ikasi dut. Zortea izan dut nire gustuetara egokitu den enpresa batean lan egin ahal izan dudalako, eta, horren ondorioz, nire inplikazioa handiagoa izan da eta motibazio handiagoarekin lan egin ahal izan dut.