Markel Matesanz naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Gure Txoko enpresan, Bilbon.
Nire eginkizunak hauek dira: Gure Txoko community manager-a izan naiz, bideoak eta kartelak egiten egon naiz.
Azpimarratu nahi dut oso esperientzia atsegina izan dela, 12 urte ditudanetik skatea egiten dut eta hemen praktikak egin ahal izatea opari bat izan da niretzat. Esan nahi dizuet community manager bezala ikusten dudala neure burua, baina monitore izateak arima betetzen dit, ume horien larruan egon naiz eta haiekin enpatizatu ahal izan dut.
Amaitzeko, trebetasun handia hartu dut bideoak egiten eta eskertzen da asko egon den giro ona enpresa barruan.