Paula García naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta praktikak La Manducateca dendan egitea egokitu zait. La Manducateca Bilbon dago, eta gazta, artisau-garagardo eta ogietan espezializatutako gourmet gazta-denda da, eta bai online, bai denda fisikoan saltzen dituzte bere produktuak. Bertan María Morarekin, enpresako burua eta sortzailearekin, aritu naiz lanean eta ikasten.
Maríak sare sozialak eta komunikazioari lotutako gai guztiak kudeatzen ditu, baina hauek izan dira bere enpresan egin ditudan eginkizunetako batzuk: Mystery Shopper moduan joan naiz beste denda batzuetara eta lehiakideak aztertu ditut, webgunea eta sare sozialak hobetzeko ideiak eman dizkiot, zehazki Instagramerako, bere webgunea aztertu dut Google Analytics-ekin, txantiloiak eta reels-ak sortu ditut Instagramerako, Mailchimp erabili dut automatizazioak eta inkestak egiteko eta datu-basea antolatzeko, dastaketara joan naiz eta argazkiak eta bideoak egin ditut…
Momentuz oso pozik nago nire praktiketan, asko ikasten ari naizelako eta egiten ditudan lanak nire sormena garatzen uzten didatelako. Azkenik, oso erraza da Maríarekin eta La Manducateca-ko beste langileekin lan egitea, oso atseginak baitira.