Xaberri Morales naiz, Marketin eta publizitate zikloko ikaslea. Praktikak, Last Tour enpresan egiten ari naiz, Bilbon. Last Tour, herrialdeko musika-ekitaldiak antolatzen dituen enpresa garrantzitsuenetako bat da, Bilbao BBK Live edo Azkena Rock Festival bezalako jaialdiak antolatzen ditu urtero, eta nazioko eta nazioarteko artisten birak kudeatzen ditu.

Enpresan prentsa laguntzaile bezala ari naiz, eta hainbat funtzio betetzen ditut enpresaren ekitaldietan: komunikazioa, prentsa-oharren idazketa, elkarrizketen kudeaketa, komunikabideetako sustapena eta publizitate-kanpainen kudeaketa.

Esperientzia bakarra da, beti nahi izan baitut musikaren sektorean lan egin eta Last Tour baino aukera hoberik ez baitzegoen hasteko.