Marketina eta Publizitateko goi-mailako graduaren bigarren urtera ailegatuta, Lauro Ikastolan praktikak hasi ninduen duela pare bat hilabete. Nire arduraduna izango zen pertsonarekin, Leire, batzarra izan genuenean praktikak aurkezteko, beldurtuta atera nintzen batzar horretatik. Esan zidan lan asko zegoela eta gauza asko egin behar zirela. Praktikak hasi eta Lauro Ikastolaren sare sozialen eta webgunearen azterketa bat egin nuen. Geroago, lanak bidaltzen hasi zen eta konturatu barik praktikak amaituko dira.
Idazkaritzan nago beste 5 langileekin, kontabilitatea, autobusak eta Lauro Ikastolak behar dituen beste zerbitzuak kudeatzen dutenak. Gustura egon naiz Lauro Ikastolan, baliogarria sentitu naiz eta nire arduradunarengan asko ikasi dut, izan ere, bera niregan ere asko ikasi duela uste dut. Esparru eta gai asko garatu ditut hemen, gauza batzuk egiteko edo diseinatzeko gaitasunak ez nituela pentsatzen nuen eta gehienetan lan dezenteak atera zaizkit, izan ere, azken apainketak beti ematen ditu Leirek.
Unai Herrero Echarri, Marketin eta Publizitateko ikaslea.