Nire izena Iker Gonzalez da, 23 urte ditut eta marketin eta publizitateko goi maila ikasi dut. Orain, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako merkatarien elkartean ari naiz praktikak egiten.

Lehenik eta behin, gustatuko litzaidake esatea zein garrantzitsuak diren praktikak ikasle batentzat. Inoiz ez dakizu zer den ikasi duzun horretan benetan lan egitea, harik eta horretan lan egiten duzun arte. Teoria ezinbestekoa da lan egiteko, baina uste dut askoz garrantzitsuagoa dela praktika, non, zalantzarik gabe, askoz gehiago ikasten duzun.

Praktiketan zehar, sare sozialez arduratu behar izan dut, zehazki Instagram, Facebook eta Twitter sareez, eta horietan edukia argitaratu, partekatu eta editatu behar izan dut. Gainera, enpresaren datu-basean eta webgunean ere lan egin behar izan dut, eta beharrezkoa zen bakoitzean eguneratu behar izan dut. Zalantzarik gabe, egunero zain egotearen erantzukizuna edukitzeak pertsona independenteagoa eta iraunkorragoa izaten ikasi dut lanean.

Beraz, pertsonalki oso pozik nago enpresan, asko laguntzen didate eta oso gertukoak dira. Bizi naizen auzoko elkartean lan egitea askoz errazagoa da, eta gogotsuago egiten dut. Gustatzen zait auzoko denda txikiei eta bertako merkatariei laguntzeko egiten dugun lan handia, nahiz eta batzuetan nahikoa ez izan beti atsegina izaten da zure aletxoa ematea.