Kaixo Markel Gilete naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz San Frantziskoko enpresen elkartean. Hasteko esan behar dut hiru hilabete hauek esperientzia oso ona izan direla. Egia da hasieran pixka bat zaila izan zela, baina egunak aurrera joan ahala erosoago sentitu naiz.

Hasieratik zeregin berberak izan ditut. Web-orria eguneratuta izatea; albisteak igotzea, komertzio berriak sartzea…  eta bestetik, sare sozialak eramatea. Saltokien edukia, jarduera berriak, ekitaldiak eta abar igotzea. Praktiketan zehar proiektu ezberdinak izan ditugu alde zaharreko Athletic-eko peñarekin. Erakusketak eta ekitaldiak antolatzen eta montatzen laguntzen genien. Gehien gustatu zaidan partea haiekin lan egitea izan da.

Laburbilduz, esperientzia oso ona izan dira praktikak. Egunero mugimenda zegoen bulegoan eta giroa oso ona zen, horrek lagundu du denok gustora egotera. Asko ikasi dut ondo eramaten ez nituen gauzekin lan egiten, eta batez ere, jende oso jatorra ezagutu dut.

Agur bero bat.