Kaixo, ni Oihan Maguregi naiz, Marketing eta Publizitateko 2. mailako ikaslea. Orain Sarintel S.L informatika dendan lan egiten ari naiz. Nire etxetik oso urbil daukadan enpresa da, nire etxea eta denda herri berberan kokatuta dagoelako, Algortan hain zuzen ere.
Sarintel S.L. 2001ean jaio zen. Hasi zirenetik ordenagailu pertsonalen salmentan, ordenagailuen konponketan eta ekipo informatikoen mantentze-lanetan lan egiten egon dira.
Nik enpresaren web-orrialdea eramaten dut. Produktuen kudeaketan egoten naiz gehien bat. Hornitzaile guztiak konparatu ondoren prezio hoberena aukeratzen ditut, informazio guztia jarri eta web orrialdera igo. Gainera, noizean behin sare sozialetarako produktu berriak promozionatzeko irudiren bat egitea eskatu didate.
Orain ezin naiz dendara lan egitera joan Covid-19 dela eta baina etxetik lana egiten aritzen naiz.
Oso gustura nago enpresan, oso ondo hartu naute lehen egunetik. Langile guztiak oso jatorrak dira eta beti daude prest niri laguntza emateko eta nire salantzak argitzeko. Profesional batzuekin lan egiterako orduan giro ona eta komunikazio asko badago oso erraza da ikastea.
Amaitzeko eskarrak ematen dizkiot Harrobia Ikastolari eta Sarintel S.L nigan konfiatu izanagatik.