Harrobia Ikastolak Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.ra eraman ninduen otsailan praktikaldia osatzeko. Elurnet, informatika zerbitzuak eskaintzen dituen Bilboko enpresa bat da, eta bere etorkizunerako plana egiten dituen eta egingo dituen lanetan marketin ikuspuntua ezartzea da. Enpresan, marketin digitalari buruz, funnelei buruz eta facebook ads-ei buruz ikasten pasa nituen lehenengo bi asteak, ezarri nahi zuten marketinari buruz espezializatzeko. Hurrengo egunetan, Elurnet-ek dauzkan zerbitzu eta ikastaro guztien funnelak diseinatuz, ikasi nuen teoria aplikatu nuen. Handik aurrera proiektu berrietan aritu gara lanean, eta etorkizun batean Elurneten lan egitea espero dut, enpresan oso gustora nago eta.
Praktiketan ikasten dena ezinezkoa da klaseetan ikastea, baina klasean ikasitakoa askotan erabiltzen da enpresan. Harrobia Ikastolan Marketin munduan murgiltzeko oinarrizko ikasketak jasotzen dira, eta marketin munduko gai espezifiko batera espezializatzera bultzatzen gaituzte.