Publikatuta: Noelia

Deustuko jaiak martxoaren 15 eta 24 bitartean ospatu ziren. Horren harira, Deustuko jai Batzordeak lehiaketa bat antolatu zuen jaietako kartela zein izango zen erabakitzeko. Deiari erantzunez, Harrobiako ikaslea den Jon Endikak erronkari heldu zion eta bere diseinua aurkeztu zuen. Nahiz eta ez irabazi, oso harro gaude egindako lanaz. Zorionak!