Xabier Seco naiz, marketin eta publizitate goi mailako, 2.mailako ikaslea eta Eurowelt izeneko hizkuntza akademia-n nago praktiketan. Enpresa hau, Santutxu-n ( Bilbao ) aurkitzen da, zehazki, Zabalbide kalean. 3 pertsona gaude praktikak aurrera eramaten hemen, marketin eta publizitate goi mailako 2 ikasle eta AZG ( administrazio eta zuzendaritzako gradua ) gradua ikasten ari den unibertsitateko ikasle bat. Honez gain, hizkuntza klaseak eskeintzen dituzten 7 irakasle ere, lanean daude.
Marta Sanz, enpresako zuzendaria, gurekin dago lanean. Berak, enpresaren marketin beharrak azaltzen dizkigu, eta guk, arazo horiei aurre egiteko konponbidea bilatzen dugu. Astero, proiektu berri batekin hasten gara, behar desberdinak astetu ahal izateko. Orain arte, behar desberdinak asetu ditugu, esate baterako; word dokumentu batzuk aurkezpen bisual batean bihurtu Canva-ren bitartez, datu baseak sortu Excel-en bitartez, flyer, kartel, bisita txartel eta beste diseinu asko berritu, sare sozial-etan kontu berriak sortu etab.
Eurowelt oso enpresa handia da. Orain dela 30 urte ateak ireki zituen eta klaseak eskeintzeko bi ofizina dituzte. Pandemia dela eta, irakasle gutxiago daude lanean momentuan, lehen 20 irakasle baizituzten. Mota denetariko bezeroak dituzte, gazte zein heldu eta horrez gain, enpresekin ere lan egiten dute. Momentuz, praktiketan bizi izan dudan esperientzia bikaina izan da, berton lan egiten duten pertsona guztien aldetik bai irakasleen aldetik.