Unax Irazabal naiz, “Marketina eta publizitatea” ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Bilbao Zaharra eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkartean, Bilbon. Nire eginkizunak hauek dira: Elkaretaren web orrialdea eguneratzen joan naiz enpresa afiliatu berriak sartzen eta zaharrak kentzen, baita berri garrantzitsuak igo ditut web orrialdera jendea eguneratuta edukitzeko. Bestalde beraien sare sozialak eraman ditut eduki berriak igotzen. Orain arte hiru kanpaina eraman ditugu aurrera, hirurak sare sozialen bitartez batez ere. Lehenengoa lehiaketa bat zen “Retrátate con un barrio”, jendea taberna konkretu batzuetan selfie bat egin behar zuen guri etiketatuz eta lortu ahal dute 150€-ko bi bono auzoko komertzioetan erabiltzeko. Bigarrenak Bonosbilbao du izena, kanpaina hau Bilbo osotik egon da baina guk gure auzoekin egin dugu lan, hostalaritzan erabiltzeko bonoak ziren %50eko deskontuarekin, hau da, zuk erosten zenuen 20€-ko bono bat 10€-rengaitik eta establezimenduak 20€-ak eramaten ditu. Eta hirugarren kanpaina gaur hasi da, ekitaldi txiki batekin eman diogu hasiera. Kanpainak “La Ruta del Pintxo Nzareno” du izena, auzoetatik zehar 21 taberna edo jatetxek osatzen dute ibilbide bat eta honen grazia pintxoak 1€-ko prezioa dutela. Azken kanpaina hau beti doa Nazarenoaren prozesioarekin batera baina aurten egon ez harren aurrera atera dugu komertzioa bultzatzeko.
Orain arte egin dudan lanarekin eta ditudan lankideekin oso pozik nabil, laguntzeko prest daude denbora osoan eta asko ikasten ari naiz beraietaz. Oso eroso sentitu naiz egiten ari naizen lanarekin, ezagunak ditudan gauzak dira eta horrek laguntzen du eta asko ikasi dut momentu honetan nagoen auzoei buruz.