Aste hauetan Marketin eta Publizitateko lehenengo mailako ikasleek ETHAZI eredua erabiliz erronka berri bati aurre egin behar izan diote: marka batentzat komunikazio plan bat garatu eta aurkeztu.
Lan bikaina egin ari dira ikasleak briefing-aren eskakizunak aztertzen eta horiei erantzuna emanez. Markaren beharrak aztertu eta gero, target-a definitu dute eta komunikazio kanpainaren mezu sortzailean lan egin dute.
Horrez gain, komunikazio ekintza bakoitzaren KPIak definitu dituzte, izan ere, ikasleek komunikazioa integratua eta integrala eraman nahi dute aurrera.