Jon Ezkurdia naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Elkartenet Hezkuntza Elkartean.
Elkartenet software librearekin diseinatutako tresnetan oinarritutako hezkuntza, elkarketa eta merkataritza suspertzeko proiektuak aurrera eramaten saiatzen da, eta, horretarako, eten digitalaren forma desberdinen aurka borrokatzeko irizpideak erabiltzen ditu eta ekonomia zirkularreko dinamikak bultzatzen ditu.
Eskerrak eman nahi dizkiet Jabiri eta Mohamedi, ahalik eta gehien inplikatu direlako haien lana nola egiten duten eta proiektu guztiak nola aurrera ateratzen dituzten irakasteagatik.
Nik, batez ere, Mugarik Gabeko Gelak proiektuan lan egin dut, baina ikastetxeetan ematen dituzten prestakuntzetan ere haiekin parte hartu dut.
Bi aukerak pozgarriak eta aberasgarriak izan dira, eta beti ikasi dut zerbait egunero.
Bukatzeko esatea izandako esperientzia oso ona izan dela.