Hamar urte baino gehiagoko esperientzia duen publizitate agentzia daWorköholics, bere bezeroei komunikazioaren eta negozio digitalaren arloan balioa ematen.
Lehen, Biloko Udalaren ondoan zeuden kokatuta eta bakarrik gutxi batzuk lan egiten zuten agentzian, 5-6 pertsona, eta soilik bi zerbitzu eskaintzen zituzten: web orrialdeak sortu eta estrategia digitala; baina gutxinaka jende gehiago eta gehiago parte hartzen hasi zutenproiektu honetan.
2021 urtean kokalekuz aldatu ziren gero eta jende gehiago parte hartzen zuelako, eta gaur egun haien kokapena Done Bikendi Plaza da.
Egiten dutena maite dute, eta lana baino gehiago zaletasuna da, denak oso ondo konpontzen dira, familia handi bat balira bezala.
Horrek askoz integratuta eta seguruago sentiarazi nau haiekin elkarreraginerako orduan.
Astelehenero elkartzen dira eta aste osoan zer egingo dutena planifikatzen dute, nahiz eta gero ezustekoak sortzen diren.
Iritsi nintzenean, harritu ninduen zerbait praktikoki ez dagoela hierarkiarik izan zen, denek berdin lan egiten dutela eta beste enpresa batzuetan ez bezala, lanpostu berdinean egongo balira bezala tratatzen direla haien artean, harritu ninduen beste gauza bat, astelehenero eta ostiralero ingeles klaseak izaten dituztela, eta askatasun osoa dutela lanean ari diren bitartean formatzen jarraitzeko.
Egindako lanak anitzak izan dira, bi enpresa potentekin lan egin dut, Bellota Herramientas eta Café Fortaleza, eta Community Manager lana eta Publizitate Kanpainak egiteko aukera izan dut.
Aldi berean, gauza teknikoagoak ere egin ditut, hala nola UTMak antolatu, YouTube Studio erabili, Active Campagin erabili…
Betidanik ezagutuko banindute bezala tratatzen naute denek, eta horrek nire buruaz askoz seguruagosentiaraztea egiten du, asko ikasi dut, eta oso ondo, beraiekin.
Worköholics-en lan egitea oso dibertigarria eta eramangarria da.
Lan-munduan zer itxaroten nauen ikusten lagundu didan esperientzia izan da, eta nire bihotzean eramango dut beti.