Ostegunean, 2020ko otsailak 6an marketin eta publizitateko 2.mailako ikasleok Eibarreko Ikasenpresa azokan egon ginen Baloreka izena duen sortutako enpresarekin. Bertan urtean zehar sortu ditugun 3 mahai-jokoak salgai genituen; BerdinGo! fisikoan eta OSA-JAN eta Ekomundu digItalean (biak pendrive batean sartuta). Emaitzak oso onak izan ziren eta jende asko stand-era gerturatu zen informazio eske (tarjeta bisitak hartuz ) eta erostera. Gainera BerdinGO!ko neskek salmenta puntu bat lortu zuten Eibarreko umeentxako arropa denda batean, Twinsen hain zuzen ere.
Kontaktuak lortu genituen eta beste eskoletako irakasleek gure proiektua eredutzat hartuko dute hurrengo ikasturteetarako.
Laburbilduz, Ikasenpresa ikasleontzat esperientzia betegarria izan da eta aukera paregabea Balorekako mahai-jokoak Bizkaitik zehar zabaltzeko. Asko disfrutatu genuen eta oso pozik joan ginen etxera, ia eraman genituen jokoen stock-ik gabe geratu ginen.