Asier Carricoba naiz, marketin zikloko ikaslea eta praktikak egiten hari naiz SanFrantziskoko mekatarien elkartean (Bilbao).
Praktikaldian zehar komunikazio digitalarekin, sare sozialen kudeaketarekin eta web orrien eguneraketarekin lotutako hainbat lan egin ditut. Aste hauetan SanFrantziskoko Merkatarien Elkarteko sare sozialak eta webgunea lantzen aritu naiz, batez ere Facebooken eta Instagramen edukiak prestatzen eta argitaratzen.
Hasieran, sare sozialetako argitalpen bakoitzaren estekak dokumentu batean gordetzeko anexo bat sortu nuen. Horrek lagundu dit enpresa bakoitzak sare sozialetan nola egiten duen lan ikusten eta haien komunikazio modua hobeto ulertzen. Horrez gain, webguneetan aldaketak egin ditut, albiste berriak igo, prentsa notak prestatu eta web orriak eguneratzen hasi naiz.
Praktiketan zehar Facebook eta Instagramerako publikazio desberdinak egin ditut, baita enpresetako excel eta dokumentu batzuk moldatu ere. Elkarte berriak eta albiste berriak gehitu ditut webguneetan eta informazio hori excel eta Word dokumentuetan antolatu dut.
Ekitaldien arloan ere parte hartu dut. Facebooken ekitaldi berriak sortu ditut, kartelak banatu, komertzioekin harremanetan egon eta hainbat mezu bidali ditut webaren eta albisteen inguruan. Horrez gain, ekitaldi batzuetan parte hartuko zuten pertsonak kontaktatzen aritu naiz WhatsApp eta deien bidez, eta informazio guztia excel batean sartzen.
Beste esperientzia garrantzitsu bat “Bilbao Fashion Week” ekitaldiarekin lotuta izan da. Bertako prentsaurrekoan egon nintzen eta ondoren sare sozialetarako publikazioak prestatu eta igo nituen, bai Facebookera bai Instagramera. Era berean, PYME-ri buruzko hitzaldi baten inguruko edukiak ere argitaratu nituen.
Azken asteetan, datozen ekitaldien inguruko edukiak sare sozialetara igotzen aritu naiz, eta hurrengo ekitaldiei buruzko informazioa webgunean eguneratzen hasi naiz.
Praktika hauei esker sare sozialen kudeaketan, web edukien eguneraketan, komunikazio digitalean eta ekitaldien antolaketan esperientzia eta gaitasun gehiago eskuratu ditut.
