Kaixo! Ane Prieto naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea etadual intentsiboa egiten ari naiz Inboost enpresan, Bilbon.
Nire praktikak Inboost-en hasi nituen ia urtebete, eta proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera izan dut, zehazki Bizkaiko eskualdeetako turismoaren sustapenean. Lanbide-ingurunean ikasitako teoria aplikatzeko aukera izan dut, eta proiektuek zein prozesuek benetan nola funtzionatzen duten ikusteko aukera paregabea izan da.
Basque Mountains proiektuaren barruan, hainbat eskualde elkarlanean ari dira, bai tokiko enpresekin, bai herriko elkarteekin, turismoaren sektorea sustatzeko. Proiektuak eskualde bakoitzaren berezitasunak nabarmentzen ditu eta, aldi berean, markak indartzeko hainbat estrategiak landu ditugu.
Hainbat arlotan parte hartu dut, eta horien artean, Bizkaiko landa-turismoaren sustapena izan da garrantzitsuenetakoa. Bertan, marketin digitala eta harreman publikoak uztartu ditugu, eta horrek lanbidean harreman berriak sortzeko aukera emon dit. “Fam press” batean parte hartu dut, eta bertan, blogariei, influencer-enei eta aldizkariei buruzko informazioa lortu eta eurekin harremanetan jarri naiz.
Proiektu honek esperientzia handia eman dit, eta nire ikaskuntza prozesua indartu du. Turismoaren sektorean lan egiteak, iragarki eta marketin digitalaren inguruko ezagutza sakona emon dit, eta nola eragin dezakeen kanpaina on batek zure helburuekin bat egiten duen. Gainera, talde lanaren garrantziaz eta komunikazio eraginkorraren funtsezko rola ikusi dut, zein baliagarria izan daitekeen egoera profesionaletan.
Orain, nire esperientzia praktiko honen ostean, prest sentitzen naiz turismo jasangarriaren eta irisgarriaren sustapenean laguntzen jarraitzeko. Uste dut esperientzia hau oso baliagarria izango dela nire etorkizuneko profesionaltzat, eta baita etorkizunean Basque Mountains proiektuaren garapenean ere.
Inés Martín naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, gaur egun prestakuntza dual intentsiboa egiten ari naiz Chomon Inmobiliarian, Bilbon. Praktiketan, sare sozialetan edukiak sortzeaz eta argitaratzeaz arduratzen naiz, enpresaren irudi digitala kudeatuz eta online ikusgarritasuna hobetzen lagunduz. Gainera, higiezinak sustatzeko marketin digitaleko estrategien plangintzan laguntzen dut.
Esperientzia honek aukera ematen dit ikasgelan eskuratutako ezagutzak benetako ingurune profesional batean aplikatzeko. Tresna digitalak erabiltzen, argitalpenen eragina aztertzen eta higiezinen sektorea hobeto ulertzen ikasi dut. Zalantzarik gabe, Chomon Inmobiliariako prestakuntza duala aukera aberasgarria izaten ari da nire garapen profesionalerako.
Bihotz Ibarzabal Zabala naiz, Marketin eta Publizitateko Goi Mailako Lanbide Heziketako ikaslea eta gaur egun IMH Campusen nago (Elgoibar) nire formakuntza duala burutzen.
Urtebeteko egonaldi honetan, nire eginkizunak asko izan dira: sare sozialak kudeatu, bideoak grabatu/editatu, kartelak/katalogoak/rollup-ak eta hainbat soporte fisikoen diseinuak egin, instalakuntza aldetik dekorazio hobekuntzak proposatu eta burutu, ekitaldien antolaketan eta egunean bertan egin beharrekok egin, azoketara joan, webguneko hainbat aldaketa proposatu eta egin, albisteak idatzi/publikatu…
Lanaldi honen bukaera iristear dagoela atzera begiratzen dut, nire bilakaeran pentsatuz; lehen egunetako urduritasunak eta lotsak, hanka-sartzeak… Guzti hauek berriz errepikatuko nituzke gaur egun naizena izaten mantentzeko. Izan ere, kontzienteak izan behar gara momentu honetan ikasten ari garela, eta ikaskuntza prozesu baten barruan gaudela.
Hasiera-hasieratik, hau da, zikloa hasi baino aurretik, argi izan nuen formatu duala egin nahi nuela. Zergatik? Nire burua lan mundura sartzeko. Sorkuntza eta Diseinuko gradua bukatu ostean EHUn, nire bidea marketinetik eta komunikaziotik bideratu behar nuela erabaki nuen, diseinu eta sorkuntzako ezagutzak aprobetxatuz.
Dualari esker, nire ikasketak, lanaldiarekin nolabait batera eramaten ikasi dut. Nahiz eta denbora aldetik batzutan zaila izan, klasean ikasitakoa lanean praktikan jartzea ahalbideratzen dizu. Benetan enpresak behar duen hori eskainiz eta norbere produktibitate sentsazioa areagotuz.
Ziklo honi esker, lan mundurako prestatu naiz. Ezagutza teorikoez gain, enpresetan egiten diren jarduerak klasean errepikatuz; erronken bidez (ETHAZI metodologia). Hala nola, ikasketak bukatzerakoan nire buruarenganako eta lan munduan sartzeko segurtasuna irabaziz.
Esperientzia osotasunean laburtu beharko banuke… Benetan pasioz ikasi nahi nuen hori, euskaraz ikasteko eta euskaraz lan egiteko aukera izan dut. Erronkaz betetako ibilbide honetan, nire burua enpresa baten barruan ikusteko denbora eman dit urtebetez formakuntza dualean. Izan ere, Harrobian malgutasunak izan ditut ordutegi aldetik gauza biak elkarrekin kordinatzeko eta denboraz ongi joateko.
Beraz, argi eta garbi gomendatuko nuke Lanbide Heziketako zentru hau, marketina eta publizitatea euskaraz ikasi nahi duen horri edo ni bezala, lan mundura sartu nahi duenari.
Nerea Aguilera naiz, marketina eta publizitate zikloko ikaslea, eta duala egiten ari naiz Emaús Bilbao enpresan. Nire eginkizunak hauek dira: komunikazio arduraduna, sare sozialen kudeaketa, eta lan administratiboak ere aurrea eraman ditut.
Prestakuntza dualak aukera paregabea eskaintzen du ikasketa akademikoak eta lan esperientzia praktikoa uztartzeko. Nire kasuan, aukera hau Emaus Bilbaon aurkeztu zen, gizarteratzearekin eta ingurumen-iraunkortasunarekin konprometitutako erakundean. Emmaus Bilbaon egon naizen bitartean, nire garapen pertsonal eta profesionalean inpresio sakona utzi duten ikaskuntza eta erronken mendi errusiarra bizi izan dut.
Lehen egunetik, arazoak konpontzea eta sormena ohikoak ziren lan-giro dinamiko batean murgilduta egon naz. Bide horretan, gaitasun tekniko eta bigun ugari lortu ditut. Marketin-tekniketatik hasi eta komunikazio-trebetasunetara eta denbora-kudeaketara, egun bakoitzak ikaskuntza berriak ekarri zizkidan profesional gisa hazten lagundu zidan.
Hala ere, dena ez zen bide erraza izan. Aurre egin nuen erronka handienetako bat nire ikasketak eguneroko lanaren eskakizunekin uztartzea izan zen. Eskakizun akademikoak eta lan-erantzukizunak orekatzeak aparteko diziplina eta antolaketa eskatzen zuen. Gainera, marketin ezagutza eskasa zen ingurune batean lan egiteko erronkari aurre egin nion. Askotan aurkitu nintzen lurralde ezezagunetan nabigatzen, neure ekimenean eta autosufizientzian oinarritzen nintzen oztopoak gainditzeko eta itxaropenak asetzeko.
Emaus Bilbaon egin ditudan eginkizunak marketin munduan esperientzia baliotsua eman dixkidate. Enpresak arlo honetan esperientzia falta bazuen ere, nire ezagutzak eta gaitasunak egoera praktikoetan aplikatzeko aukera izan nuen. Sustapen estrategiak diseinatzetik sare sozialetako edukiak sortzeraino, proiektu bakoitzak sormenez pentsatzera eta gure helburuak lortzeko irtenbide berritzaileak aurkitzera erronka bota ninduen.
Lanaren alderdi teknikoetatik haratago, Emaus Bilbaon nire esperientzia bizitzako ikasgaia izan da. Autonomoagoa, moldagarriagoa eta erresilienteagoa izaten ikasi dut lan-giro anitza eta etengabe aldatzen ari den batean. Gainera, helburu komunak lortzeko talde-lanaren eta lankidetzaren garrantziaren estimu handiagoa garatu dut.
Emaus Bilbaon nire denbora errusiar mendi hunkigarri eta profesionala izan da, gorabeheren bidez, norbanako gisa eta profesional gisa hazi naiz inoiz imajinatu ez nuen moduan. Erronkak asko izan arren, ikasitako ikasgaiek eta lortutako esperientziek balio dute urrez. Etorkizunera begira, ziur nago Emaus Bilbaon lortutako gaitasun eta ezagutzak balioko didatela nire ibilbide profesionalean eta haratago.
Kaixo, Inhar Gallastegui naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak duala egiten ari naiz Inboost Tourism enpresan Bilbaon. Nire eginkizunak hauek izan dira:
Enpresa honetan, neurri handi batean, bi webgune garatu eta diseinatzen izan ditut (Basque Mountains eta Gorbeia Euskadi), baina horretaz gain, Bizkaian egin daitezkeen enpresek eskaintzen dituzten jarduera GUZTIEN ikerketa sakona egin dut, excel batean jarriz.
Egia esan, web orrien garapenean WIX plataforma erabili behar izan dut, eta horrek askatasun handia ematen dizu diseinuak egiteko orduan.
BasqueMountains
Etxeko produktua denez, orrialdearen banaketa eta diseinua nola izan nahi diren aztertu behar izan dugu taldean. Aurten, ibilbideetan sartu gara eta sakonki garatzen aritu gara.
Gorbeia Euskadi
Bidali zidaten nola nahi zuten orria banatzea, copy-ak eginda, diseinua berritzea besterik ez zen. Orrialde honetarako arazo handiak izan ditut sormen faltagatik, 0tik hastea erabaki nuen arte, berriro hastea, hortik aurrera dena azkar joan zen.
Praktikak duala nekagarria izan da , ikasteko, lan egiteko eta proiektu pertsonalak aurrera ateratzeko egin behar izan dudan ahaleginagatik, baina merezi izan du. Nola lan egiten den ikusteko eta ikasteko aukera paregabea izan da marketinaren eta turismoaren sektorean, batez ere turismoan. Nire lankideek ahal izan dudan guztian lagundu didate, eta oso permisiboak izan dira beste enpresa batzuekin alderatuta, egokitu zaizkidan lankideengatik ere eskertuta nago.
Azkenik, ikasi dut, baita ere, inoiz trabatuta sentitzen bazara, ez izan beldurrik dena botatzeko, 0tik berriro hasteko. Begira, kontraesankorra dirudi, baina batzuetan 0tik hasteak argitasun ikaragarria ematen dizu, eta dena argiago ikustean, zihur aski azkarrago joango zarela horrela eta gehiago lortuko duzu.
Edonori gomendatzen diot prestakuntza DUAL bat egitea hainbat arrazoirengatik, urte oso batean lan egiteak ematen dizun ikaskuntzagatik; baita zerbait berria hasteko beldurra kentzeko eta denbora librea kontsumitzeko ere, behin DUALen hasiz gero, ez baituzu denbora askorik izango; gero, urtebete osoan kotizatzen duzu edo DUALen praktikak irauten duen bitartean, eta, azkenik, lan egiteagatik hilean dirua jasotzeagatik.