AMPA Luis Briñas Santutxurekin web proiektu berria

AMPA Luis Briñas Santutxurekin web proiektu berria

Gure agentziatik AMPA Luis Briñas Santutxuren webgune berria garatu dugu. Proiektuaren helburua argia zen: webgunea berritzea, jada zaharkituta zegoelako, eta eskolako familiei informazioa modu errazagoan eskaintzea.

Proiektua WordPress plataforman eraikitako web garbi, irisgarri eta kudeatzeko erraza sortzea izan da. Honela, AMPAk bere jarduerak, zerbitzuak, berriak eta informazioa modu eraginkorrean komunikatu ahal izango ditu, hezkuntza komunitatean duen papera indartuz.

Webgunearen egitura ordenatua eta ulergarria da, familiek informaziora erraz eta modu intuitiboan iristea errazten duena. Eduki nagusien artean, AMPAren aurkezpena, eskaintzen dituen zerbitzuak, ikasturtean zehar egiten diren jarduerak, berriekin eguneratutako gunea eta familien parte-hartzerako espazioa daude.

Webgunea elebiduna da: euskaraz zein gaztelaniaz edukiak eskaintzen ditu, etorkizunean bi hizkuntzetako edukiak zabaltzea errazteko, arazo teknikorik gabe.

Proiektu hau AMPArekin elkarlanean egin da, haien ikuspegia eta eskatutakoak oinarri hartuta, hitzez hitz jasotakoa interpretatu eta praktikara eramanez.

Azkenik, hasierako orriaren ezaugarri ezberdinen azalpena Marketin Solidarioaren Instagramen aurkituko duzue.

 

MARKETIN SOLIDARIOA AGENTZIATIK, PALESTINARA ELKARTASUNA HELARAZTEN

MARKETIN SOLIDARIOA AGENTZIATIK, PALESTINARA ELKARTASUNA HELARAZTEN

Aurten, Harrobia ikastolako Marketin Solidarioa agentziako ikasleok, bezero ezberdinei egindako lanengatik lortutako diru guztia, dohaintzan eman diogu Gernika-Palestina elkarteari. Izan ere, Israel Palestinako herrian egiten ari den sarraskeria jasanezina da, eta agentziatik, gure elkartasuna eta laguntza helarazi nahi izan diegu palestiniarrei, gure aletxoa jarriz.

Gernika-Palestina 2023an jaio zen ekimen da, Israel Palestinan burutzen ari den geniozidioaren gaineko gertakariengatik sortu zena. Ordutik, zenbait ekimen burutu dituzte Palestinarekiko elkartasuna adierazteko, hala nola, Euskal Herriko toki ezberdinetan mobilizazioak antolatzea edota zuzenean palestiniarrengana diru laguntzak bidaltzea.

Gure agentziaren balio ezanguratsuena solidaritatea izanik eta Palestiniarrak pairatzen ari diren sufrimendua ikusirik, ezin izan gara geldik geratu sarraskeriaren aurrean. Hortaz, bezeroei egindako lanen bitartez lortutako diru guztia Gernika-Palestina elkarteari ematea erbaki genuen, kausa garrantzitsua iruditzen zaigulako, 420€ko dohaintza emanez.

Elkarteak trukean, hitzaldi bat eman zuen, ikastolako marketin eta publizitateko lehenengo eta bigarren mailako ikasleoi zuzenduta. Hitzaldi honi esker, Gazan bizitzen ari diren egoera krudelari buruzko datu berriak ezagutu genituen eta elkartea sakonki ezagutzeko aukera izan genuen. 

Gernika-Palestinara egindako dohaintza

Arrakasta handia Ekintzailetza Azokan: Harrobia Ikastolako ikasleen hegaldi berria

Arrakasta handia Ekintzailetza Azokan: Harrobia Ikastolako ikasleen hegaldi berria

Abenduaren 18-an, Harrobia Ikastolako instalazioak benetako aireportu batean bihurtu ziren “Ekin zure hegaldia hasteko” lelopean, UrratsBatek, Marketin Solidario Agentziaren laguntzarekin antolatutako Ekintzailetza Azoka ospatzeko. Marketin eta Publizitateko 2. mailako ikasleek antolatutako ekitaldi honek helburu argia zuen: ikaskideei eta bertaratutakoei ekintzailetzaren mundua hurbiltzea, modu dinamiko, parte-hartzaile eta berritzailean eta Harrobia ikastolako ikas-enpresak feedback-a lortzea.

Jardunaldia ez zen ohiko ekitaldi bat izan. Hegaldiaren metafora erabiliz, bertaratutakoek “check-in” bat egin zuten sartzean, eta hortik aurrera, esperientzia oso bat bizi izan zuten: Hizlariak, ekintzailetza sustatzeko jolasak eta  Harrobiako ikas-enpresen stand interaktiboak egon ziren. Ekitaldiko hizlarien maila azpimarragarria izan zen, hiru profil ezberdin baina osagarriekin: Jonan, Gernika Royal Boxing Team-eko boxalaria, Ekhi Ibarra, zentroko ikasle ohia eta marketin sektoreko ekintzailea eta Arrate Rodriguez artista eta ilustratzailea.

Ekitaldia antolatzerakoan, agentzia bost departamentu espezifikotan banatu genuen, benetako enpresa baten egitura simulatuz: Zuzendaritza departamentua talde osoa koordinatu zuen, Diseinu departamentua irudi bisuala eta materialak landu zituen, Produkzioa departamentua hizlariak eta logistika kudeatu zituen, Komunikazio departamentua mezua zabaldu zuen eta Entretenimendu departamentua dinamika dibertigarriak prestatu zituen. Egitura horri esker, bakoitzak bere arloan sakondu zuen arren, guztion artean ekitaldia osatzea lortu genuen, talde-lanaren indarra agerian utziz.

Ekitaldiaren amaieran jasotako feedback-a berretsi dute arrakasta. Ikasitako guztia, bai arrakastak eta bai izandako oztopoak, oso baliagarriak izango dira etorkizuneko proiektu profesionaletarako. Marketin Solidarioa agentziatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten guztiei gurekin batera hegan egiteagatik.

 

Praktikak PKF Attest enpresan

Praktikak PKF Attest enpresan

Kaixo! Maider Ortega naiz, 20 urte ditut eta Basaurikoa naiz. Harrobia Ikastolan ikasten ari naiz, Marketin eta Publizitateko goi mailako heziketa zikloan. Ikasketa horien azken fasean nago, eta praktikak egiten ari naiz PKF Attest enpresan, marketin digitalaren arloan. PKF Attest zerbitzu profesionalen enpresa handia da, Espainia mailan presentzia handia duena, eta hainbat arlotan lan egiten du, hala nola auditoria, aholkularitza edo finantza-zerbitzuetan. Nik bereziki marketin digitaleko arloa ezagutzeko eta parte hartzeko aukera izan dut.

Praktiketan, batez ere B2B ikuspegitik bezero berriak erakartzeko estrategietan ari naiz lanean. LinkedIn da gehien erabiltzen ari naizen tresna, gure helburu publikoarengana iristeko kanal egokiena delako. Plataforman eduki ugari sortu dut, irudiak, testuak eta bideoak barne, eta horrez gain, formakuntza jasotzen ari naiz sare sozial honetan, webinar desberdinetan parte hartuz eta estrategiarik eraginkorrenak barneratuz. Bestalde, WordPress bidez lankideei laguntza eskaini diet, edukien kudeaketan eta hainbat gauzetan. Halaber, bideo-edizio txikiak egin ditut avatar formatuan eta diseinu lan batzuk ere bai, baina zalantzarik gabe LinkedIn izan da nire jarduera nagusia.

Praktika hauek amaitzen ari diren honetan, esperientzia oso positiboa izan dela esan dezaket. Praktiken bidez, mundu profesionala barrutik ezagutzeko aukera izan dut, eta arlo askotan hazi naiz: estrategia garapenean, komunikazioan, antolaketan eta tresna digitalen erabileran. Gainera, talde-lanean oso gustura aritu naiz, eta ekarpen baliotsuak egiteko aukera izan dut. Nire interesa eta motibazioa handitu dira, eta argi daukat etorkizunean ere marketin digitalaren munduan jarraitu nahi dudala, eta zergatik ez, etorkizunean nire proiektua propioa sortu. Benetan uste dut nire pasioa aurkitu dudala alor honetan.

Farmacia Miriam Heras-eko webgunearen sorkuntza

Farmacia Miriam Heras-eko webgunearen sorkuntza

  1. Webgunea sortzea

Web orria garatzen hasi aurretik gako-hitzen analisia egin dugu, bezero potentzialek gehien bilatzen dituzten terminoak identifikatzeko. Horri esker, Miriam Heras Farmaziaren webguneko atal eta orri bakoitza modu estrategikoan egituratu dugu, bilatzaileetan errazago kokatzeko gako-hitz espezifikoak erabiliz.

Aldez aurretik web orririk ez zutenez, Miriam Heras Farmaziarako webgune moderno eta funtzional bat garatzen ari gara. Webgune horri esker, bezeroek farmaziako zerbitzuak ezagutzeaz gain, funtsezko informazioa ere emango dute, hala nola arreta-ordutegia, helbidea, kontaktua eta eskaintzen duten edozein zerbitzu espezializatuak. Webgunearen egitura intuitiboa eta bisualki erakargarria izango da, eta arreta berezia jarriko zaio bisitariak erabiltzeko erraztasunari.

 

  1. Web posizionamendua (SEO)

Webgunea aktibo dagoenean, SEO posizionamenduan jarri dugu arreta, Googleren eta beste bilatzaile batzuen lehen emaitzen artean agertuko dela ziurtatzeko. SEOrik gabe, webgunea oharkabean pasa liteke, eta, beraz, hainbat estrategia inplementatu ditugu:

Gako-hitz garrantzitsuen hautaketa: Aldez aurreko analisiari esker, erabiltzaileek bilatzen dituzten gako-terminoak zeintzuk diren badakigu, hala nola “Bilbo Zaharreko farmazia.” Webgunearen edukia optimizatu dugu termino gako horien inguruan.

SEO Local: Negozio fisiko bezala, tokiko ikusgarritasuna funtsezkoa da. Estrategiak ezarriko ditugu Miriam Heras Farmazia lehen emaitzetan ager dadin norbaitek zonaldean farmazia-zerbitzuak bilatzen dituenean.

Edukia eta egitura optimizatzea: Webeko informazioa antolatuta eta etiketatuta egongo da, bilatzaileek eraginkortasunez ondo aurki dezaten.

 

www.farmaciamiriamheras.es

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.