
Praktikak PKF Attest enpresan
Kaixo! Maider Ortega naiz, 20 urte ditut eta Basaurikoa naiz. Harrobia Ikastolan ikasten ari naiz, Marketin eta Publizitateko goi mailako heziketa zikloan. Ikasketa horien azken fasean nago, eta praktikak egiten ari naiz PKF Attest enpresan, marketin digitalaren arloan. PKF Attest zerbitzu profesionalen enpresa handia da, Espainia mailan presentzia handia duena, eta hainbat arlotan lan egiten du, hala nola auditoria, aholkularitza edo finantza-zerbitzuetan. Nik bereziki marketin digitaleko arloa ezagutzeko eta parte hartzeko aukera izan dut.
Praktiketan, batez ere B2B ikuspegitik bezero berriak erakartzeko estrategietan ari naiz lanean. LinkedIn da gehien erabiltzen ari naizen tresna, gure helburu publikoarengana iristeko kanal egokiena delako. Plataforman eduki ugari sortu dut, irudiak, testuak eta bideoak barne, eta horrez gain, formakuntza jasotzen ari naiz sare sozial honetan, webinar desberdinetan parte hartuz eta estrategiarik eraginkorrenak barneratuz. Bestalde, WordPress bidez lankideei laguntza eskaini diet, edukien kudeaketan eta hainbat gauzetan. Halaber, bideo-edizio txikiak egin ditut avatar formatuan eta diseinu lan batzuk ere bai, baina zalantzarik gabe LinkedIn izan da nire jarduera nagusia.
Praktika hauek amaitzen ari diren honetan, esperientzia oso positiboa izan dela esan dezaket. Praktiken bidez, mundu profesionala barrutik ezagutzeko aukera izan dut, eta arlo askotan hazi naiz: estrategia garapenean, komunikazioan, antolaketan eta tresna digitalen erabileran. Gainera, talde-lanean oso gustura aritu naiz, eta ekarpen baliotsuak egiteko aukera izan dut. Nire interesa eta motibazioa handitu dira, eta argi daukat etorkizunean ere marketin digitalaren munduan jarraitu nahi dudala, eta zergatik ez, etorkizunean nire proiektua propioa sortu. Benetan uste dut nire pasioa aurkitu dudala alor honetan.